UR LASTERREN KANALA
» VER INFORME SOBRE EL PROCESO DE CONSTRUCCIÓN [+]  

Osinbiribil parkea izango den lekuan (Txingudiko Badian) ur-lasterren kanal bat eraikitzea, hainbat gauza batzeko bilatzen zen aukera izan daiteke: aldi berean, paduraren naturaz gozatzea, kirolaren bidezko aisialdia, ekonomia garatzea eta enplegua sortzea, alegia.

Ur-lasterren zirkuitua sartzeko proposamenaren barne sistema hidrauliko bat aurrekusita dago eta elementu hauek izango ditu: urmael nagusia, urak gorde eta biltzeko gune bezala arituko dena, ponpaketa-zentral bat, goiko urmael bat, 9 metro altxatzen den kota duena, erremonte baten bidez sar daiteke bertara, horrela arraunlaria ez da ontzitik irten beharko, eta azkenik, ur-lasterren kanal bera, 400 m. Ingurukoa, eta mendiko ibai uherra imitatzen duena. Hori guztia, zona osoak duen balore naturala errespetu handiz erabiltzea abiapuntutzat hartuz eta baldintzak egoerarik naturalenean gordez.

Parkea dohainik da bisitarientzat eta bertan parke publiko batek dituen oinarrizko jarduerez goza dezake. Bestalde, eta zerbitzu batzuk ordaindu ondoren, bisitariak beste jarduera batzuk egiteko aukera izango du, hala nola rafting-a, ur bareetako piraguismoa beheko urmaelean, ur-lasterreko piraguismoa, hidrospeed-a, bizikletak alokatzea,... Hau da, turismo aktiboa delakoan sartzen diren jarduera guztiak egiteko aukera, beste zonetan hainbeste arrakasta izaten ari den turismoa, alegia.

Eskaintza hain zabala izanda, Parkearen erabiltzaileak izan daitezke: Irungo eta inguruko biztanleetatik hasita (3.000.000raino hel daitezkeenak), eskualdeak jasotzen duen turismo zuzenera arte (aisiazkoa zein egonaldiak egitera etortzen direnak), ikasle-taldeak, enpresetako taldeak eta bereziki kirol taldeak, hala nola ekipo nazionalak, ur-lasterretako kiroletan adituak.

Aipatzekoa da proiektuaren egileek, Eduardo Ramos eta Mª Rosario Ortiz de Zárate arkitektoek, lortu duten goraipamen profesionala, Euskal Herriko Arkitekto Hirigileen Elkarteak Estatu mailan egindako deialdian, "Hiria, Hirigintza eta Ekologia 1999" lehiaketan. Bertan Lehen Saria jaso zuen eta epaimahaikideek balorazio hau egin zuten:

"Proiektua Irungo kanpoaldeko eremu degradatu bat berreskuratzeko proposamen eraginkorra da. Bidasoa ibaiaren erriberako ekosistema lehenera ekartzeaz gainera, herritarrek aisiarako erabili eta goza dezaten zolitasunez diseinatutako gunea sortzea elkartzen baititu."

bidasoamm bidasoa multimedia web © 2007 - Federación vasca de piraguismo - Euskadiko kanoe Federakuntza