MODALITATEAK > UR BAREAK
DRAGON BOAT
« itzuli

Dragoia oso aspaldiko untzia da, kirol honek Txinan du jatorria. Herri horretan benetako masa-kirola da eta munduko beste aldeetara hedatzen hasi da, bereziki Hong-Kong, Alemania, Norvegia, Britainia Handia, Australiara, e.a.

Azken urteetan zehar nazioartean gehien garatu den ekipo-kirola da. Duela 20 urte Hong-Kong-eko Turismo Bulegoak Dragoi estropada antolatu zuen eta harrezkero jokalari kopurua neurri handitan etengabe hasi.

Dragoiak 12 metro inguruko luzera eta 1,20 metro inguruko zabalera du, 250tik 3000 Kg.ra bitartean pisatzen du. 20 bat partehartzaile igo daitezke: batek patroiarena egingo du, eta ontziaren alde bakoitzean, bi ilaratan, 8 arraunlari kokatzen dira, pertsona batek joko duen danborraren bidez paladen erritmoa markatzen da.

Norgehiagokan zeharkatutako distantziak abiadurazkoak dira 250 metrotan. Proba ikustekoak dira oso, ontziek duten ikusgarritasunak lagundurik, batez ere untziaren branka apaintzen duen dragoi-buruaren bidez.

Dragoia ez da diziplina olinpikoa.

« itzuli

bidasoamm bidasoa multimedia web © 2007 - Federación vasca de piraguismo - Euskadiko kanoe Federakuntza