Distantzia ertaineko probak dira (kilometro 1etik gorakoak) eta ur bareetan nahiz ibaian gauza daitezke. Lehenari dagokionez, "Zeharkaldiak" deitzen dira. Bigarrenak, berriz, "Igoera-Jaitsiera" izena du, kasuaren arabera.
Partehartzeari dagokionez, Piraguismoaren probarik hedatuenak dira. Sellako Jaitsiera mundu osoan ezaguna da. Jaitsiera hori Asturiasko Arriondas eta Ribadesella bitartean egiten da, urtero, abuztuko lehen larunbatean, abuztuaren 1 edo 2a izan ezik.
Euskal Herrian aipatzekoak dira Bidasoaren Jaitsiera Irunen eta Urola Ibaiaren Igoerak eta Jaitsierak, Zumaian (Gipuzkoa), eta Plentzia ibaiarenak (Bizkaia), izen bereko herrian. Hiru proba horiek, Leguatianoren Zeharkaldiarekin batera (Araba), Euskadiko Kopa osatzen dute.
Jaitsierak eta Zeharkaldiak ez dira diziplina olinpiko.
« itzuli |