Hasi arrow Seguros
Asegurua Imprimir E-Mail

Zergatik Federatu?

Gure federazioko parte diren Federatuak, giza talde handia osatzen dute, gure amankomuneko interesak defendatzerako garaian, bai administrazio publikoen aurrean, zein bestelako erakundeetan.

Federatzeko arrazoi nagusia segurtasuna da. Lizentziak berarekin dakarkien gauzarik baliozkoena asegurua da. Istripu aseguru bat da, non piraguismoan jarduten denaren lesio eta istrpuak estaliko dituen, beti ere, polizak barne hartzen baditu.Kirol praktikaren ondorioz eragindako lesioak estaltzen ditu, ez bestelako arrazoiengatik jasandako lesioak. Honez gain, zerbitzu gehigarri bat ere badu federatuak “Tarjeta Cuidado Deportivo” berarekin, federatu orok, zenbait froga edo aseguruak barne hartzen ez dituen zenbait tratamendu prezio onuragarrietan eskeiniko dizkie.

Bestalde, Euskadiko Kanoe Federakuntzako egutegiko froga ofizialetan parte hartzeko derrigorrezkoa da lizentzia federatiboa tramitaturik izatea. Lizentziaren aseguruak, txapelketan zehar, zein entrenamenduetan zehar gertaturiko istripuen kargu egiten da. Gainera, Euskadiko, Gipuzkoako, Bizkaiako eta Arabako piraguismo Txapelketetako garaile titulu zein sariak eskuratu ahal izateko, beharrezkoa da lizentzia. Honez gain, Federazioak antolaturiko txapelketa, ekitaldi, jardunaldi etab. erantzunkizun zibileko aseguru bat egongo da, bertan geratturiko istripuak estaltzen dituena.

Federatu orok, Euskadiko zein Españako federazioetako egutegi ofizialetako, modalitate ezberdin guztietako txapelketetan parte hartzeko aukera izango du.

Nola Federatu?

Lizentzia federatiboa tramitatu ahal izateko, Kirol klub bateko kide izan behar da. Lizentzia Rekreatiboan izan ezik, non lurralde federazioen bitartez, zuzenean afiliatzea egongo den. Federatzeko tramitea, Gipuzkoako, Bizkaiako eta Arabako lurralde federazioen bitartez burutu behar da.

Derrigorrezkoa da, lurralde federazioaren bitartez bideratzea lizentziak. Web orrialdean kontsulta ditzakezu lurralde federazioen, zein kluben datuak.

Lizentziak urtebeteko iraupena du, azaroaren 1etik urriaren 31 arte. Lizentziak urria amaitu aurretik bideratzea gomendatzen da. Hala ere, urte guztian zehar, edozein momentutan bidera daiteke lizentzia, urte guztiko kuota ordainduz.

Informazio gehiagorako, lurralde federazioekin jarri harremanetan:

Gipuzkoak Piraguismo Federazkuntza

Paseo de la Concha 18

20007 Donostia

Tlfono: 943445103

e-mail: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla

www.kirolak.net

 

Bizkaiko Piraguismo Federakuntza

Kirol Etxea

Martin Barua Picaza 27

48003 Bilbao

Tlfono: 685739631/ 685739632

e-mail: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla

 

Arabako Piraguismo Federakuntza

Casa del Deporte

Cercas bajas nº5

01010 Gasteiz

Tlfono: 650481760

e-mail: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla

 https://sites.google.com/site/federacionalavesadepiragueismo/home

 

Eskolartekoak

Eskolarteko mailako haurrak, 14 urte baino gutxiagokoak, Alebin eta infantilak, ezin dute lizenzia federatiboa bideratu, lurralde historiko bakoitzeko Eskola Kirol programan baitatu sarturik. Salbuhespen oso konkretuetan izan ezik. Kasu horietan, Lurralde bakoitzeko Foru Aldundiak baimendu behar du lizentzia federatiboa tramitatzeko aukera.

 

Lizentzia motak

Federazioak lizentzia mota ezberdinak eskeitzen ditu zure beharren arabera.

Kirolari Lizentzia: Senior, Junior, Kadete eta Beteranoentzako, eta soilik, lurralde bakoitzeko Foru Aldundiak baimentzen duenean, Infantilentzat, lurralde federazioen bitartez bideratuko dira. “Lizentzia Bakarra” izateko aukera duzularik.

 

Teknikari lizentzia:  Klubetako teknikari diren, eta klubetan entrenamenduak zuzentzen aritzen diren entrenatzaile, zein ikastaroak eta antzerakoak ematen aritzen direnei babestuko zaie. Entrenatzaile tituluaren jabe izatea frogatu beharko da, gutxienez, 1.go mailako edo “Iniziadore” tituluaren jabe izanez.

Epaile lizentzia: Lehiaketa ofizial bat epaitu nahi duten eta dagokion epaile tituluaren jabe direnek, epaile lizentziaren jabe izan beharko dute frogetan epaile lanetan aritzeko.

Zuzendaritza lizentzia:

Klubarekin erlazioa duten, eta zuzendaritza batzordean aritzen direnek, aseguratuak izan daitezen, lizentzia mota hau eskuratzea izango dute, desplazamendu, zein kluba ordezkatzen arituko diren bestelakoetarako.

Etsamentu bakar bateko baino gehiagotako kide izan nahi izanez gero, dagozkizun lizentzia ezberdin guztiak tramitatu beharko dituzu, dagokion tasa ordainduz, aseguruaren diferentzia gutxituz.

Lizentzien tarifen koadroa kontsutatu.

Nola jokatu istripu bat izanez gero?

Kontsultatu Jardun Protokoloa

         Istripu Partea
         Istripu Poliza

  

         Kluben inprimakia
 
top