Hasi arrow Albisteak arrow Últimas arrow Euskal Kirolari
Euskal Kirolari Imprimir E-Mail

Euskara eta kirola uztartzen dituen proiektua da Euskal Kirolari. Izenak, izana islatzen du, Euskal Kirolari gaztetxoek aisialdian, kirola, euskaraz egiten laguntzeko proiektua da, gaztetxoen hizkuntzan hiztegi berri bat sartzen da, kirol mota bakoitzari lotutakoa. Sarritan, hizkuntza hori gaztelerazkoa izaten da.

Horri buelta emateko xedea du Euskal Kirolarik. Kirol bakoitzari dagozkion hitz teknikoak eta hiztegi propioa gaztetxoengana gerturatzea du helburu proiektuak ahalik eta era naturalenean, freskoenean. Honela, gaztetxoen artean euskara sustatuko da oso gustuko duten jarduera baten bidez: kirola.

Eremu digitalean eta sare sozialetan batik bat garatuko den proiektu honek punta-puntako kirolariak erabiliko ditu ‘amu’ gisa euskara indartzeko kirolaren munduan.

Proiektuaren hasierako edizioak bost bideo dakartza eta zazpi kirolarik parte hartu dute: Mikel Landak txirrindulariak, Julen Goia errugbilariak, San Juan Koxtape Arraun Elkarteko patroi Nerea Perezek, Iñigo Martinez Real Sociedad taldeko jokalariak eta Atlheticeko Kepa Arrizabalaga atezainak, azken biak Ondarrotarrak.

 

Ekimenaren bidez beste bultzada bat eman nahi dio Eusko Jaurlaritzak garatutako hiztegi terminologikoei (horietako batzuk kirol zehatzen inguruan egin ziren).

Hemen topatuko duzue proiektuaren nondik norakoak:

 

 

 

Bloga: http://www.euskadi.eus/web01-a1euskir/eu/

You Tube kanala: https://www.youtube.com/channel/UCaKD0LtcKVh9CXyM7H-Kq1Q

Facebook: https://www.facebook.com/euskalkirolari/

Instagram: https://www.instagram.com/euskalkirolari/

 

 
< Anterior   Siguiente >
top