Hasi arrow Albisteak arrow Últimas arrow Basque Team Fundazioaren Gala
Basque Team Fundazioaren Gala Imprimir E-Mail

Pasaden asteazkenean, abenduaren 20ean, Basque Team Fundazioak bere urteroko gala ospatu zuen, kasuan, 10.urteurrena ospatzen zelarik.

Ekitaldian, Fundazioak bekatutako kirolari asko izan ziren, hain artean piraguista asko.

Fundazioak proiektu berri bat aurkeztu zuen Baloreetan BAT. Enpresa mundu eta hezkuntzarekin erlazionatua. Non bertan, Naiara Gomez piraguista ohia izango den proiektuaren enbaxadoreetako bat.
 
Proiektu horren bitartez Fundazioak aliantzak eta lankidetza estrategiak sortu nahi ditu enpresa munduan eta hezkuntzan, gizarteak hamar urte hauetan Basque Teamen inbertitu duena bueltan emateko asmoz. Eliteko kirola Euskadiko ezaugarri bereizle bihurtzea da asmoa, kirolaren eta osasunaren inguruko ezagutza bultzatuz eta gizartean aplikatuz, eta kirola bizitza sozialaren ardatz eta elementu dinamizatzaile bilakatuz.  

Enpresen munduan, hezkuntzan eta osasunean aukera eta ekimen berriak sortzeko, eta integrazio sozialaren aldeko apustua azpimarratzeko Basque Teamek bost enbaxadore izango ditu: Naiara Gomez piraguista ohia, Alberto Iñurrategi alpinista, Maider Unda borrokalaria, Richar Oribe igerilaria eta Eneko Llanos triatleta. Bost kirolariak aukeratu ditu Fundazioak BASQUE TEAM BALOREAK zabaltzeko euskal gizartearen mesederako, partekatutako proiektuen bitartez.

 
< Anterior   Siguiente >
top