Egutegia

Enero 2018 Febrero 2018
Mo Tu We Th Fr Sa Su
Week 2 1 2 3 4 5 6 7
Week 3 8 9 10 11 12 13 14
Week 4 15 16 17 18 19 20 21
Week 5 22 23 24 25 26 27 28
Week 6 29 30 31
Hasi
news flash
 

Emaitzak

15-Jan.
Downloads
FileResultados II Control A.T. 2018
18-Dec.
Downloads
FileResultados I Control A.T. 2018
18-Dec.
Downloads
FileResultados 1ªprueba Copa Euskadi Slalom 2018
23-Oct.
Downloads
FileResultados Cto. Euskadi Slalom 2017
 

Imágenes al azar

3 urre eta 5 zilar Españako maratoi kopan

Españako maratoi kopako 3 eta azken froga ospatu zen Trasonan eta euskal ordezkariak bertatik hiru urre eta bost zilarrekin bueltatu ziren, guztira zortzi domina eskuratuz.

Emakumezko 23 urtez azpiko K-1 mailan, Irati Osa (Zumaiako Urola itsas adarreko P.K.) gailendu zen, gauza bera egin zuelarik Higinio Riverok (Plentzia P.T.) gizonezko K-1 L3 mailan eta Ion Carballok (Donostia Kayak K.E.) gizonezko 23 urtez azpiko mailan. Azken honek, Jon Moreno (S.D.Santiagotarrak) izan zuen lagun podium-ean, bigarren egin zuelarik maila berean. Bere taldekideak diren, Aimar Amundarain eta Aiur Platero bigarren izan ziren gizonezko kadete K-2 mailan eta  Nerea Garcia eta Intza Mendez emakumezko kadete K-2an. Gizonezko seniorretan, Xabier Osa eta Martin Egaña (Zumaiako Urola itsas adarreko P.K.) bigarren izan ziren eta Ane Lopez eta Ihintza Labeaga (Barrika P.T.) emakumezko k-2 juniorretan.

 
Euskadiko itsas kayak txapelketako argazkiak ikusgai

Pasa den abuztuaren 5ean jokaturiko Euskadiko Itsas kayak txapelketako argazkiak ikusgai dituzue honako loturan:

 

http://dzangakayak.blogspot.com.es/

 
Estilo Libreko bigarren Clinic-a

Datorren abuztuaren 20a, igandea, Orthezen, Estilo Libreko 2. Clinic-a ospatuko da.

Jardunaldiaren helburuak, besteak beste Euskadiko Piraguismo taldeetako kirolariek estilo librea edo freestyle-a ezagutu eta praktikatzea izango da.

Bertaratuko diren palistek honakoa eraman beharko dute:

- Bazkaria

- Uretako arropa (Txalekoa eta kaskoa derrigorrezkoak)

- Freestyle-eko piraguak (Federazioko teknikariarekin harremanetan jarri behar izatekotan)

- Parte hartuko duen talde bakoitzak bere pertsona arduradun bat izan beharko du, 16 urtetik

Gorakoa

 

Jardunaldiaren planning-a honakoa izango da:

 

- 11:00 Elkartzeko ordua (Adierazitako tokian)

- 11:15 Freestyle-era INTRODUKZIOA teoria azalpentxoa

- 12:00 URETARA sartu ur lasaietako zonaldean bakoitzaren mailak ikusteko eta beharrezko ARIKETAK landu

- 13:00 RULOra eta UR BIZIETAra sartu, maila desberdineko taldetan

- 14:00 BAZKALTZEKO eta ATSEDENERAKO geldiunea

- 16:00 Kanalaren Jaitsierako eta RULOra sarrerak, modu ludikoan

- 17:30 Clinicaren AMAIERA eta materiala JASO

- 20:00 Donostiara IRITSIERA ordua, gutxi gora behera

Parte hartu nahi dutenek, bidali partaideen eta arduradunaren datuak (IZEN ABIZENAK, ADINA ETA KLUBA, behean adierazitako helbidera edota jarri telefonoz harremanetan.

 

Estilo libreko Teknikaria:

Xabier Olano Olarra

Tlf: 618 715 589

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla

 

Informazio guztia hemen

 
<< Inicio < Anterior 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Siguiente > Final >>

Resultados 37 - 40 de 490
top